domingo, 15 de marzo de 2009

Blogak

Helburuak:
- Zer da blog bat?
- Zer nolako itxura dute?
- Bloga nola sortu.
- Blogei hezkuntzarako etekina ateratzen ikastea.
- Zeharkako beste programa batzuen erabilera.

Zer da blog bat?
Blog bat webgune bat da, idazle baten edo batzuen testuak edo artikuluak biltzen dituena, kronologikoki berrienetik hasita.
Normalean, artikulu bakoitzean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete eta egileak erantzun. Horrela, beraien arteko elkarrizketa bat sortzen da.
Blog bakoitzaren erabilpena edo gaia berezia da eta mota askotakoak daude: pertsonala, kazetaritzakoa, argazki bloga, enpresakoa, hezkuntzakoa,...
Blogen agerpenak, izugarrizko eragina izan du internauten ohituretan, difusio medio gisa.

Ezaugarriak
- Ez da beharrezkoa interneteko edo programazio ezagupen handiegirik izatea.
- Bost minututan sor dezakezu.
- Nahi izanez gero doan da.
- Informazioa, data, maila eta etiketen bidez sailkatuta daude.

No hay comentarios: